Eragintza Fundazioa VAES enpresarekin lankidetza hasi du

Eragintza Fundazioaren helburua osasun mentaleko arazoak dituzten pertsonak gizarteratzea eta laneratzea da, eta, horregatik, funtsezkoa da lurraldeko enpresekin gertuko harremana izatea.

Esparru honetan, duela aste batzuk VAESekin bildu ginen, haren jarduera gertutik ezagutzeko eta lankidetza-bideak aztertzeko. VAES enpresa 1951n sortu zen, eta gai ez-metaliko ugaritan juntura lauak fabrikatzen espezialista da. Elastomeroekin hainbat hamarkadatan izandako esperientziari esker, junturak moldeatuta eta injektatuta egiten dituzte eta Gambit junturak penintsularako eskaintzen dituzten bakarrak dira.

Topaketa haren ondorioz, hainbat enkargu egiten hasi gara VAESentzat. Eskerrak eman nahi dizkiegu Goizeder Valerori eta Jose Manuel Mendozari osasun mentaleko arazoak dituzten pertsonei aukera emateagatik.

Eragintza Fundazioa

Leave a Comment

Eragintzak euskara batzordea jarri du martxan Eragintza Fundazioak lankidetza-hitzarmena sinatu du Ilunion Hotelekin