Eragintza Fundazioa ERHARDT taldearekin bildu da lankidetza bideak aztertzeko

Eragintza Fundazioaren helburua osasun mentaleko arazoak dituzten pertsonak gizarteratzea eta laneratzea da, eta horretarako funtsezkoa da lurraldeko enpresekin gertuko harremana izatea.

Helburu honekin, 1882an enpresa-ibilbidea hasi zuen ERHARDT taldera hurbildu gara, gaur egun multinazionala dana hainbat sektoretan parte hartuz, hala nola garraioan, informazioaren teknologian eta produktu industrialen eta lehengaien merkaturatzean eta banaketan. Taldeak Gizarte Erantzukizunarekin konpromisoa du, irabazi-asmorik gabeko erakundeekin lankidetzan kausa sozialak babestuz edo desgaitasuna duten pertsonak laneratzearen alde eginez helburu estrategiko gisa.

Esparru honetan, Maria Antonia Muguerza Goya, Zerbitzu korporatiboetako CEO-rekin eta Maite Miguez del Olmo, Pertsonen Kudeaketa eta Garapeneko zuzendariarekin bildu gara. Topaketaren helburua elkarren ezagutzan aurrera egitea eta osasun mentaleko arazoak dituzten pertsonen gizarteratzean eta laneratzean aurrera egitea ahalbidetuko diguten balizko lankidetza-bideak aztertzea izan da.

Eskerrik asko ERHARDT taldeari egindako harreragatik eta prestutasunagatik.

Eragintza Fundazioa

Leave a Comment

Eragintza Fundazioak VUSA bisitatu du, bi erakundeen arteko koordinazio-bileren esparruan Eragintzak euskara batzordea jarri du martxan