Eragintza Fundazioak VUSA bisitatu du, bi erakundeen arteko koordinazio-bileren esparruan

Eragintza Fundazioaren helburua osasun mentaleko arazoak dituzten pertsonak gizarteratzea eta laneratzea da, eta, horregatik, funtsezkoa da lurraldeko enpresekin gertuko harremana izatea.

Esparru honetan, VUSA, Valeriano Urruticoechea, S.A. enpresarengana hurbildu gara. Enpresa hau 1920an jarri zen martxan eraikuntzaren arloan, eta harekin lankidetzan ari gara osasun mentaleko arazoak dituzten pertsonak kontratatu ahal izateko.

Bilera honetan, Eragintzaren plan estrategikoa egiteko ekarpenak jasotzeaz gain, enplegu babestuaren metodologiaren jarraipena egin ahal izan dugu, VUSAk kontratatutako Eragintza Fundazioko erabiltzaileei.

Izugarri eskertzen dugu VUSA-ren lankidetza.

Eragintza Fundazioa

Leave a Comment

Eragintza, 2023-2025 Plan Estrategikoan murgilduta Eragintza Fundazioa ERHARDT taldearekin bildu da lankidetza bideak aztertzeko