Eragintzak Usoa lantegia bisitatu du
Eragintza Fundazioa Plan Estrategikoa prestatzen ari da. Plan hori 2025era arte luzatuko da, eta helburu nagusia osasun mentaleko arazoak dituzten pertsonak gizarteratzea eta laneratzea da.
Hala, plan hau definitzeko, garatzeko, jarraipena egiteko eta eguneratzeko, barneko zein kanpoko hausnarketa-prozesu bat egiten ari da. Esparru honetan Argiñe Martinezekin, Usua-ko zuzendari nagusiarekin eta Marian Chaparrorekin, Giza Baliabideen arduradunarekin, bildu gara.
Topaketa honetan, Usoa lantegiko laneko arroparen tailerra bisitatu dugu, eta, aldi berean, lankidetza-esparruak identifikatzeko lan egingo dugu.
Plan Estrategikoaren helburua Eragintza Fundazioak osasun mentaleko arazoak dituzten pertsonen gizarteratzearen eta laneratzearen arloan aurre egin beharko dituen erronkei erantzutea da, eta, horretarako, hainbat eragileren ekarpena eskatzen ari da.
Horregatik, Usoa Lantegiarekin izandako elkartrukerako gune hau bereziki eskertzen dugu.
Plangintza estrategiko honi esker, aurrera egin ahal izango da Eragintzaren ikuspegiaren, misioaren, balioen eta helburuen definizioan, eta, beraz, funtsezko elementua da fundazioa bultzatzeko.
Leave a Comment