Eragintza Fundazioa Confebaskekin bildu da

Eragintza Fundazioak osasun mentaleko arazoak dituzten pertsonak gizarteratzea eta laneratzea du helburu, eta Confebask da bere patronatua osatzen duen erakundeetako bat, BBKrekin eta Bizkaiko Foru Aldundiarekin batera.

Esparru honetan, Eduardo Arechaga Confebaskeko zuzendari nagusiak eta Izaskun Landaida, Eragintzako zuzendari nagusiak bilera egin dute, lankidetza indartzeko.

Era berean, Eragintza 2025era arte luzatuko den Plan Estrategikoa prestatzen ari da. Plan horren helburu nagusia da osasun mentaleko arazoak dituzten pertsonen gizarteratzea eta laneratzea indartzen laguntzea. Hori definitzeko eta eguneratzeko, barneko zein kanpoko hausnarketa-prozesu bat egiten ari da, eta Confebasken ekarpena ere izango du.

Azken helburua da erantzuna ematea Eragintza Fundazioak erantzun beharko dien erronkei, datozen urteetan osasun mentaleko arazoak dituzten pertsonen gizarteratzearen eta laneratzearen esparruan.

Eragintza Fundazioa

Leave a Comment

Eragintza Fundazioa IPARTEK kooperatibarekin bildu da lankidetza bideak aztertzeko Eragintzak Usoa lantegia bisitatu du