Eragintza Fundazioak lankidetza-hitzarmena sinatu du ALSE taldearekin
Eragintza Fundazioaren helburua osasun mentaleko arazoak dituzten pertsonak gizarteratzea eta laneratzea da, eta horretarako funtsezkoa da lurraldeko enpresekin gertuko harremana izatea.
Esparru honetan, ALSE taldera hurbildu gara, segurtasuneko irtenbide integralak eta teknologikoki berritzaileak diren zerbitzu osagarriak eskaintzen dituen enpresara. Enpresa honekin lankidetza-hitzarmen bat sinatu dugu, talde-lanaren bidez, osasun mentaleko arazoak dituzten pertsonen gizarteratzean eta laneratzean aurrera egiten jarraitu ahal izateko.
Horretarako, Jon Ander Elorriaga ALSE taldeko zuzendari nagusiarekin eta Iñaki Arenado segurtasuneko buru eta zuzendariarekin bildu gara.
Eragintzatik, enplegu lagunduaren metodologia erabiliz, ALSE taldean enplegatutako Eragintzako erabiltzaileen jarraipena eta laguntza egiten dugu.
Eskerrik asko ALSE taldeari emandako laguntzagatik eta jarrera bikainagatik.
Leave a Comment