Eragintza Fundazioa Garaia koperatibarekin bildu da kontratatutako pertsonen jarraipena egiteko

Eragintza Fundazioaren helburua da osasun mentaleko arazoak dituzten pertsonak gizarteratzea eta laneratzea, eta, horregatik, funtsezkoa da enpresekin harreman hurbila izatea.

Esparru honetan, Garaia kooperatibara hurbildu gara  Garaiarekin lankidetzan dihardugulako aspaldidanik. Bertan, Aitor De las Heras, kooperatibako zuzendari nagusiarekin, eta Borja de la Quintana, landare apaingarrien ataleko arduradunarekin bildu gara.

Eragintzatik, enplegu lagunduaren metodologia erabiliz, Garaia Kooperatiban lan egiten duten erabiltzaileen jarraipena egiten dugu.

Era berean, gure aliatuen ekarpenari esker, Eragintzaren plan estrategiko berriaren diseinuan aurrera egiteko balio izan du topaketak.

Eskerrak eman nahi dizkiogu Garaia Kooperatibari euren laguntzagatik eta jarrera bikainagatik.

Eragintza Fundazioa

Leave a Comment

Eragintza Bizkaiko Emakumezko Enpresari eta Zuzendarien Elkartearekin (AED) bildu da Eragintza Fundazioa OWASYS enpresarekin bildu da