Eragintza, ISEM Sareko osasun mentalaren aldeko jardunaldietan
Hamasei erakundek eztabaidatu dute “Pertsonak eta eskubideak: osasun mentaleko arretaren arima”ri buruz
Eragintzak, hamaika autonomia erkidegotako beste hamabost erakunderekin batera, ISEM Sarearen VIII. Jardunaldietan parte hartu du, ‘Pertsonak eta eskubideak: osasun mentaleko arretaren arima izenburupean, Mallorcan.
‘3 Salut Mental’ elkartearen eskutik antolatutako jardunaldi hauetan, osasun mentaleko arazoak dituzten pertsonen giza eskubide zein oinarrizko askatasun guztien erabateko gozamena, eta berdintasunean, nola sustatzen, babesten eta bermatzen den azaldu nahi izan da. Horrela, pertsona hauen duintasunarekiko errespetua indartzen da.
Esparru horretan, hainbat gai jorratu dira, hala nola arreta-eredu berri baten inguruko hausnarketak; prestakuntza duala eta osasun mentaleko arazoak dituzten pertsonak enpresetan laneratzeko itun berriak, edo proiektu desintegratua, besteak beste. Halaber, Tres Glop, ura botilatzeko eta banatzeko zentro berezia, Can Beltran eta Casa Violeta bisitatu dira.
Erronka komunak
Topaketa horiek aukera paregabea dira beste autonomia batzuetako lankideekin ikasteko eta hausnartzeko, espazioak partekatzeko, bai eta erronka komunak partekatzeko ere, osasun mentaleko arazoak dituzten pertsonen behar espezifikoei erantzuten laguntzeko.
Eragintzatik eskerrak eta zorionak eman nahi dizkiegu Mallorcako ‘3 Salut Mental’ taldeari eta ISEMeko taldeari jardunaldiak antolatzeagatik.
Jardunaldien aurretik, ISEM Sarearen eta ADECEMen batzarra egin zen.
Leave a Comment