Eragintza Fundazioak Zaintzen bisitatu du, bi erakundeen arteko koordinazio-bileren esparruan
Eragintza Fundazioaren helburua da osasun mentaleko arazoak dituzten pertsonak gizarteratzea eta laneratzea, eta, horregatik, funtsezkoa da enpresekin harreman hurbila izatea.
Esparru honetan, zerbitzu integraletan eta asistentzialetan adituak diren Zaintzen SAra hurbildu gara, Leioara, eta bertan bildu gara Leire Lazaro Manzanedorekin, Hautaketa eta Laneratzeko arduradunarekin.
Bilera horretan, besteak beste, lagundutako enpleguaren metodologiaren jarraipena egin ahal izan dugu, Eragintza Fundazioak Zaintzen erakundeak kontratatutako erabiltzaileekin. Izugarri eskertzen dugu lankidetza hau.
Leave a Comment