Eragintza Fundazioko emakumeentzako kirol anitzeko taldearen itsasadarreko ibilaldia
Eragintza Fundazioak ibilbide luzea egin du Athletic Club Fundazioarekin lankidetzan. Esaterako, futbol 7ko taldeak ‘Geurea Ligan’ eta Eragintzako emakume erabiltzaileek kirol anitzeko taldean parte hartzen dute, besteak beste.
Kirol anitzeko emakumeen talde hau, asteazkenetan biltzen da, 11:30etik 12:30era, eta hamabostean behin, Bilboko Deportivon. Ez da beharrezkoa aldez aurretik kirola egiteko ohiturarik izatea.
Klaseak martxoaren 29an hasi ziren eta ordurik hona saio desberdinak ospatu dira itsasadarreko ibilaldia barne, eta hurrengo saioa maiatzaren 10an izango da.
Izena eman nahi duenak eragintza@nulleragintzafundazioa.eus helbide elektronikoaren bidez edota 944 231 693 telefonora deituz egin dezake.
Laneratzea
Eragintza Fundazioaren helburua osasun mentaleko arazoak dituzten pertsonak laneratzea da.
Esparru horretan, frogatuta dago kirolak, estresari aurre egiten eta tentsioak askatzen laguntzen duenez, ariketa fisikoa egiten duten langileek modu erlaxatuago eta emankorragoan lan egin dezaten laguntzen duela.
Aurreko guztiagatik, Eragintzatik saiatzen gara gure erabiltzaileek kirola egiteko ohitura har dezaten, horrek eragin positiboa duelako beren lanean eta, ondorioz, beren bizitzetan.
Leave a Comment