Eragintzak boluntariotzaren estatutua eguneratu du

Eragintza Fundazioak boluntariotzaren barne-estatutua eguneratu du. Boluntarioek Fundazioaren barruan duten parte-hartzea arautzen duen tresna da, eta parte hartzeko moduaren oinarri diren printzipioak eta arauak jasotzen ditu.

Idazketa berrian honako hauek jasotzen dira: boluntariotzaren definizioa, egiten duen ekarpena, erakundearen ekarpena, boluntarioen eskubideak eta betebeharrak, haien profila eta eginkizunak, baita onartzeko eta baztertzeko irizpideak ere.

Boluntariotza gizartean parte hartzeko modu bat da, non pertsonek beren denbora, esperientzia, ezagutza, gaitasunak eta lana eskaintzen dituzten, kontraprestazio ekonomikorik gabe, lan solidarioa egiteko. Aukera pertsonala, librea eta altruista da irabazi-asmorik gabeko gizarte-erakunde batekin lankidetzan aritzeko.

Eragintza Fundazioko boluntariotzaren barne-estatutua ezagutzeko sakatu hemen.

Gaurkotze prozesuaz aparte, fundazioarekin lankidetzan aritzeko interesa duten boluntarioak erakartzeko kanpaina bat jarri dugu abian.

Hori guztia, osasun mentaleko arazoak dituzten pertsonak lan-merkatu babestu eta arruntean integratzen laguntzeko asmo irmoarekin, haien ahalduntzea ahalbidetuz eta estigma soziolaboralak hautsiz.

Informazioa eta izen-emateak

Eragintzan boluntariotza garatu ahal izateko informazioa eta prestakuntza-mekanismoak jartzen ditugu zure eskura.

Interesa baduzu, jarri harremanetan Eragintzarekin helbide elektroniko honetan eragintza@nulleragintzafundazioa.eus  eta 944 231693 telefonoan.

 Zer eskaintzen du Eragintza Fundazioak?

Eragintza Fundazioak bizi-esperientzia eskaintzen die boluntario diren pertsonei, elkartasuna eta gizartearekiko konpromisoa esperimentatzeko modu bat, honako hauetan zehaztua:

  1. Gizartea eraldatzeko espazio bat.
  2. Osasun mentaleko arazoak dituzten pertsonen errealitatera hurbiltzea.
  3. Osasun mentalaren arloan sozialki laguntzeko modu bat, tresnak eta ezagutzak eskainiz.
  4. Psikologiaren arloko profesionalekin taldean lan egiteko espazioa eta giza hurbiltasuna jardueran.
  5. Ikaskuntzak eskuratzea osasun mentaleko arazoak dituzten pertsonen sintomatologiara hurbilduz, kolektibo horrentzako trebetasun sozial espezifikoetan trebatzea.
  6. Osasun mentaleko arazoak dituzten pertsonentzako enplegua bilatzeko prozesua dinamizatzea.
  7. Lan-munduan sartzeko prozesuan murgilduta dauden eta osasun mentaleko arazoak dituzten pertsonekin harremanetan jartzeko gunea.
  8. Lan-ingurune segurua, poliza bat kontratatuz, bere jardueratik eratorritako istripu eta erantzukizun zibilaren kasuan estaldura izango duena.
  9. Bere lana aintzat hartzeko gune bat, curriculumerako baliagarria izan dadin (unibertsitateko kredituak baliozkotzea, boluntariotza-lanagatik egon daitezkeen onura edo laguntza guztiak jasotzea).
Eragintza Fundazioa

Leave a Comment

Eragintza Fundazioak Bridgestone egoitza bisitatu du Basaurin, bere B-kanpus proiektua ezagutzeko Eragintza Fundazioa Arteche Taldearekin bildu da kontratatutako pertsonen jarraipena egiteko