Eragintzak arraun talde baten sorrera bultzatzen du Bizkaiko Federazioaren laguntzarekin

Eragintza Fundazioak osasun mentaleko arazoak dituzten pertsonak lan-munduan integratzea du helburu. Esparru honetan, Eragintza Fundazioan saiatzen gara gure erabiltzaileek kirola egiteko ohitura har dezaten, horrek eragin positiboa duelako beren lanean eta, ondorioz, beren bizitzetan.

Oraingo honetan, Bizkaiko Arraun Federazioarekin lankidetzan, Eragintza Fundazioak Arraun Eskola Inklusiboa proiektuan parte hartuko du.

Eskola maiatzaren hasieratik ekainaren amaierara egingo da, eta irailean ekingo zaio berriro jarduerari.

Hilean bi saio aurreikusi dira Euskalduna Jauregiaren atzealdean, beti larunbat goizetan, eta aurreikusten diren taldeak gehienez hamar eta gutxienez 6 lagunek osatuko dituzte.

Izena eman nahi dutenek eragintza@nulleragintzafundazioa.eus helbide elektronikoaren edo 944 231 693 telefonoaren bidez egin dezakete.

Eragintza Fundazioa

Leave a Comment

Plaza libreak Osakidetzako zeladore izateko gai-zerrenda komuna prestatzeko ikastaroan Eragintza Fundazioak Bridgestone egoitza bisitatu du Basaurin, bere B-kanpus proiektua ezagutzeko