Eragintza Fundazioaren emakumeentzako kirol aniztasuna Athletic Club Fundazioarekin lankidetzan
Eragintza Fundazioak ibilbide luzea egin du Athletic Club Fundazioarekin lankidetzan. Esaterako, futbol 7ko taldeak ‘Geurea Ligan’ eta Eragintzako emakume erabiltzaileek kirol anitzeko taldean parte hartzen dute, besteak beste.
Ildo horretan, kirol anitzeko emakumeen taldea asteazkenetan bilduko da, 11:30etik 12:30era, eta hamabostean behin, Bilboko Deportivon. Ez da beharrezkoa aldez aurretik kirola egiteko ohiturarik izatea.
Klaseak martxoaren 29an, asteazkenean, hasi ziren eta izena eman nahi duenak eragintza@nulleragintzafundazioa.eus helbide elektronikoaren bidez edota 944 231 693 telefonora deituz egin dezake.
Laneratzea
Eragintza Fundazioaren helburua osasun mentaleko arazoak dituzten pertsonak laneratzea da.
Esparru horretan, frogatuta dago kirolak, estresari aurre egiten eta tentsioak askatzen laguntzen duenez, ariketa fisikoa egiten duten langileek modu erlaxatuago eta emankorragoan lan egin dezaten laguntzen duela.
Aurreko guztiagatik, Eragintzatik saiatzen gara gure erabiltzaileek kirola egiteko ohitura har dezaten, horrek eragin positiboa duelako beren lanean eta, ondorioz, beren bizitzetan.
Leave a Comment