Eragintza Fundazioak boluntariotza erakartzeko kanpaina bat jarri du abian
Eragintza Fundazioak, 1991n sortu zenetik, osasun mentaleko arazoak dituzten pertsonei lana lortzen laguntzen die.
Ildo horretan, Eragintza aitzindaria izan da lan-eremuan osasun mentaleko arazoak dituzten pertsonen ezaugarri eta beharretara egokitutako laguntzak eta baliabideak sortzen: prestakuntza-programak, lan-orientazioa, zentro okupazionalak, enplegu-zentro bereziak, eta enplegu enpresa arrunt eta babestuetan lagunduta.
Esparru horretan, fundazioarekin lankidetzan aritzeko interesa duten boluntarioak erakartzeko kanpaina bat jarri dugu abian.
Hori guztia, osasun mentaleko arazoak dituzten pertsonak lan-merkatu babestu eta arruntean integratzen laguntzeko asmo irmoarekin, haien ahalduntzea ahalbidetuz eta estigma soziolaboralak hautsiz.
Zer eskaintzen du Eragintza Fundazioak?
Eragintzako Boluntarioen Estatutuan jasota dagoen bezala, fundazioak bizi-esperientzia eskaintzen die boluntario diren pertsonei, elkartasuna eta gizartearekiko konpromisoa esperimentatzeko modu bat, honako hauetan zehaztua:
- Gizartea eraldatzeko espazio bat.
- Osasun mentaleko arazoak dituzten pertsonen errealitatera hurbiltzea.
- Osasun mentalaren arloan sozialki laguntzeko modu bat, tresnak eta ezagutzak eskainiz.
- Psikologiaren arloko profesionalekin taldean lan egiteko espazioa eta giza hurbiltasuna jardueran.
- Ikaskuntzak eskuratzea osasun mentaleko arazoak dituzten pertsonen sintomatologiara hurbilduz, kolektibo horrentzako trebetasun sozial espezifikoetan trebatzea.
- Osasun mentaleko arazoak dituzten pertsonentzako enplegua bilatzeko prozesua dinamizatzea.
- Lan-munduan sartzeko prozesuan murgilduta dauden eta osasun mentaleko arazoak dituzten pertsonekin harremanetan jartzeko gunea.
- Lan-ingurune segurua, poliza bat kontratatuz, bere jardueratik eratorritako istripu eta erantzukizun zibilaren kasuan estaldura izango duena.
- Bere lana aintzat hartzeko gune bat, curriculumerako baliagarria izan dadin (unibertsitateko kredituak baliozkotzea, boluntariotza-lanagatik egon daitezkeen onura edo laguntza guztiak jasotzea).
Laguntzera animatzen diren pertsonek, lan-merkatura hertsiki bideratutako ekintzetan ez ezik, erabiltzaileekin batera antolatzen ditugun jarduera paraleloetan ere parte har dezakete: futbol zazpiko taldea eta beste hainbat kirol eta kultur jarduera.
Informazioa eta izen-emateak
Eragintzan boluntariotza garatu ahal izateko informazioa eta prestakuntza-mekanismoak jartzen ditugu zure eskura.
Interesa baduzu, jarri harremanetan Eragintzarekin helbide elektroniko honetan: eragintza@nulleragintzafundazioa.eus eta 944 231693 telefonoan.
Leave a Comment