Eragintza Fundazioa BBK-ko Gizarte Ekintzak antolatutako WORK CAFE-an izan da

Eragintza Fundazioa “aniztasuna zure enpresan” izeneko WORK CAFE-an izan da. BBKren Gizarte Ekintzak antolatu du, desgaitasuna duten pertsonen gizarteratzea eta laneratzea sustatzeko, enpresekin eta Bizkaian enplegu lagundurako programak sustatzen diharduten gizarte-erakundeekin aliantzan. Horien artean, eta osasun mentalaren esparruan Eragintza Fundazioa dago.


Saioan, BBKren ENPLEGU INKLUSIBOA proiektua ezagutarazteaz gain, desgaitasuna duten pertsonak kontratatzeko esperientzia ezagutu ahal izan genuen ARTECHE taldearen eskutik.

Azkenik, mahai-inguru bat egin zen, non Cebek, Hiriport, Imq eta Alse, Eagintzaren enpresa kolaboratzaileko ordezkariek parte hartu zuten.

Bide batez, eskerrak eman nahi dizkiegu Eragintzarekin elkarlanean aritzen diren enpresa guztiei, eta bide horri ekin nahi dioten enpresen esanetara jarri.

Eragintza Fundazioa

Leave a Comment

Eragintza Fundazioa Bilboko Udalak erakunde soziosanitarioei antolatutako harreran izan da, osasunaren nazioarteko egunaren inguruan Osasunaren Mundu Egunean osasun mentala zaintzeko neurriak aldarrikatzen ditugu