Emakumeen Nazioarteko Eguna 2023

Eragintza Fundazioak osasun mentaleko arazoak dituzten emakumeen sarbidea, garapena eta iraunkortasuna ahalbidetuko dituen lan-merkatua aldarrikatzen du martxoaren 8an

Eragintzatik, osasun mentaleko arazoak dituzten pertsonen gizarteratzea eta laneratzea ahalbidetzeko lan egiten duen fundazioa den aldetik, gure erabiltzaileek gainditu behar dituzten eta emakumeen kasuan bereziki zailtzen diren zailtasunez jabetuta, Emakumeen Nazioarteko Egunean, osasun mentaleko arazoak dituzten emakumeak lan-merkatuan sartzea, garatzea eta irautea ahalbidetuko duen lan-merkatua aldarrikatzen dugu eta, horrela, haien autonomia ekonomikoa lortzen lagunduko dugu.

Zenbait txostenek, hala nola Nazioarteko Lan Erakundearenak (NLE): “Desgaitasuna duten emakumeen laneratzea” eta ASCASAM-ek argitaratutakoak “osasun mentaleko arazoak dituzten emakumeen bizi-kalitatea eta enplegua lortzea” agerian uzten dituzte zailtasun horiek.

Azken horretatik honako datu hauek azpimarra daitezke:

Zainketak. Zaintzaile gisa jarduten duten osasun mentaleko arazoak dituzten emakumeak: % 25,6 vs. % 7,3 gizonak.

Lan-baldintzak. Osasun mentaleko arazoak dituzten eta kontraturik gabe lan egin duten emakumeak: % 35,1 vs. % 21,7 gizonak.

Osasun mentaleko arazoak langabezian. Emakumeak % 32,6 vs. % 18,2 gizonak.

Sektorea. Garbiketan eta etxeko laguntzan lan-esperientzia duten osasun mentaleko arazoak dituzten emakumeak: % 37,7 vs. % 6,5 gizonak.

Osasun mentaleko arazoak dituzten emakumeak, ostalaritzan eta turismoan lan-esperientzia dutenak: % 40,3 vs. % 28,3 gizonak.

Osasun mentaleko arazoak dituzten emakumeak, administrazioan eta kudeaketan lan-esperientzia dutenak: % 16,9 vs. % 4,3 gizonak.

Emakumeen aurkako indarkeria. Bikotekidearen edo bizikideen indarkeria jasan duten osasun mentaleko arazoak dituzten emakumeak: % 60,5

Eragintzak bultzatutako jarduerak

Esparru horretan, Eragintzak, Berdintasun Batzordearen bitartez, hainbat jarduera antolatu ditu martxoaren 8aren inguruan, hau da, Emakumeen Nazioarteko Egunaren inguruan.

  • Eragintzako emakume erabiltzaileen topaketa.
  • Emakumeen Nazioarteko Egunari buruzko sentsibilizazio-saioak Eragintzako okupazio-zentroetan eta prestakuntza-tailerrak.
  • Bilera Silvia Muriel Gómezekin, berdintasunean eta enpresetan aditua, osasun mentaleko arazoak dituzten emakumeen sarbidea, garapena eta iraunkortasuna ahalbidetuko duen lan-merkatu baten beharraren inguruan.
  • Erabiltzaileek Bizkaian antolatutako mobilizazioetan parte hartzea.
  • Emakumeak Gora! kanpaina hedatzea.

 

Emakumeen Nazioarteko Eguna

Emakumeen Nazioarteko Eguna 1910. urtean hasi zen, 17 herrialdetako emakume talde bat Danimarkan bildu zenean, helburu bikoitzarekin: emakumeen eta gizonen berdintasunean eta emakumeen eskubideen defentsan aurrera egitea indartzea, eta emakumeen botoaren unibertsaltasuna bultzatzea.

Baina NBE-ak ez zuen 1975 arte ospatu Emakumeen Nazioarteko Eguna, eta bere Asanbladak 1979an data hori aldarrikatu zuen.

Ordutik, martxoaren 8an, kontinente guztietako emakumeak, emakume asko eta askotarikoak, mundu osoan batzen dira emakumeen eskubideekin eta berdintasunarekin lotutako aldarrikapenak egiteko.

Eragintza Fundazioa

Leave a Comment

Osasun mentalari buruzko sentsibilizazio-jardunaldia Zabalik dago Eragintza Fundazioaren prestakuntza-modulu berrietan izena emateko epea