Osasun mentalari buruzko sentsibilizazio-jardunaldia
Joan den otsailaren 16an, Eragintza Fundazioak osasun mentalari buruzko sentsibilizazio-jardunaldi bat egin zuen Ilunion Bilbao hotelean.
Ilunion Hoteleko langileek bi orduko prestakuntza jaso zuten, Carol Del Campok, Eragintza Fundazioko Zerbitzu zuzendariak, eta Jone Vicentek Fundazioko psikologoak emana.
Biek osasun mentaleko arazo motei buruzko informazioa eman zieten bertan zeuden pertsonei, arazo horiek dakartzaten ondorioak eta enpleguak pertsona horien bizi-kalitatea nola hobetzen duen azaldu zuten, kasu gehienetan “enpleguak osasun mentala hobetzen laguntzen” duela azpimarratuz.
Zehazki, enpleguaren balioa azpimarratzean, nabarmendu zuten lanak osasun mentaleko arazoak dituzten pertsonen bizitza egituratzen laguntzen duela, sintomak gutxitzen dituela eta bizitza autonomoa izateko aukera ematen diela.
Leave a Comment