Gizarteratzearen eta laneratzearen aldeko apustua

Eragintzak osasun mentaleko arazoak dituzten pertsonei laguntzen die Osakidetzako zeladore-plazetarako gai-zerrenda komuna prestatzen

Eragintza Fundazioaren helburua osasun mentaleko arazoak dituzten pertsonak gizarteratzea eta laneratzea da. Horretarako prozesu bat abian jarri da, banakako plan batean oinarrituta eta osasun mentaleko arazoak dituzten pertsonen gaitasunak indartzera bideratuta.

Gure nahia haien trebetasunak hobetzen laguntzea da, curriculuma hobetzeko prestakuntza integratzearekin, enplegu-aukerak sortzeko lan-orientazioarekin, enplegu babestuarekin eta enplegu normalizatuarekin batera.

Esparru horretan, proposatutako jardueren artean dago osasun mentaleko arazoak dituzten pertsonei laguntzea Osakidetzako zeladore-plazetarako gai-zerrenda komuna prestatzeko. Jarduera gure egoitzan egingo litzateke.

Eragintza Fundaziotik dei bat egin nahi dugu osasun mentaleko arazoak dituzten pertsonek Osakidetzako LEPan izena eman dezaten. Gogoratu, halaber, epea 2023ko martxoaren 20ra arte dagoela zabalik.

Informazio gehiago nahi izanez gero, harremantean jar zaitez Eragintzarekin,  eragintza@nulleragintzafundazioa.eus e-posta edota 94-4231693 telefono zenbakiaren bitartez.

Eragintza Fundazioa

Leave a Comment

Osasun mentaleko arazoak dituzten gazteek Eragintza Fundazioaren BIDERATU programan parte hartzen dute Osasun mentalari buruzko sentsibilizazio-jardunaldia