III Berdintasun Plana onartua Eragintzako bilera orokorrean

 

Negoziazio Batzordeak Plana onartu ondoren,  Eragintza Fundazioa osatzen dugun pertsona guztien bilera orokorra egin dugu aste honetan.

Bertan, I. Berdintasun Planetik (2015-2018) egindako ibilbide historikoaren errepasoa egin ondoren, Plan berriaren jarduera-ardatzaz aritu gara. Hauek dira lerro nagusiak:

1.- Kudeaketa estrategikoa eta erakundearen antolaketa-kultura.

2.- Hautaketa eta Kontratazio prozesua.

3.- Bateragarritasuna eta erantzunkidetasuna,

4.-Genero ikuspegia Eragintzaren funtzionamenduan.

5.-Soldata politika.

Bilera horretan, azkenengo hilabetetan egindako ibilbideari errepasoa eman diogu (diagnostikoa, planaren helburu eta akzioak…). Onartua izan da.

Eragintzan  berdintasunaren normalizaziora eraman gaituen ezagutza eta esperientzia gure konpromisoa indartu du . Eta, batez ere, berdintasuna praktikatuz urte hau guztietan erakunde gisa hobetu gaituela konbentzimenduarekin.

 

 

Eragintza Fundazioa

Leave a Comment

Eragintzako III Berdintasun Plana Negoziazio Batzordean onartua Eragintza Fundazioak Brontzezko A saria jaso du