Eusko Jaurlaritzako Brontzezko A lortu dugu
Euskaliteko talde ebaluatzailearekin lan saio batzuk auditoria egin ondoren, Brontzezko A lortu dugu Eragintza Fundazioan.
Eusko Jaurlaritzak kanpo-ebaluazio globala jaso ondoren kudeaketan maila esanguratsua lortzen duten erakundeei egindako aitorpena da hau. Euskaliten orri ofizialean agertzen denarenekin jarraituz: kanpo-ebaluazioa erakunde baten kudeaketaren azterketa global eta sistematikoa da, kanpoko ebaluatzaile independente eta kualifikazio profesional handiko talde batek egina, eta ikuspegi objektiboa eskaintzen du, Kudeaketa Aurreratuaren Ereduari jarraiki.
Kanpo-ebaluazioari esker, kudeaketan izan dugun aurrerapen-maila berriz ebaluatu ahal izan dugu, bai eta gure indarguneak eta hobetzeko arloak ere. Horiek dira, hain zuzen, une honetatik aurrerako erronka, eta gaixotasun mentala duten pertsonen laneratze-helburuaren betetzea hobetzea ahalbidetuko dute.
Ohikoa denez, urtearen azkenengoetan Lehendakariaren eskutik jasoko dugu.
Eskerrik asko ekipo ebaluatzailea eta Euskaliteko teknikariei: Iñigo Bilbao, Myriam Rabanal, Karmele Garro, Fernando Richter eta Inma Arco
Zorionak Eragintza Fundazioa osatzen duten talde profesionala (argazkian Carol Del Campo eta Begoña Errazti denen izenean) eta erabiltzaileei ere!.
Leave a Comment