Herri Irratiko EgunOn Magazine saioan bihar
Bihar, irailak 27, Eragintza eta bere proiektuak albiste izango dira Herri Irratiko Egun On Magazine saioan. Aukera bat da gaixotasun mentala duten pertsonak laneratzeko ditugun proiektuak eta emaitzak azaltzeko, eta, bereziki, Ibilbide izenekoa, 16 eta 18 urte bitarteko gazteei zuzendua.
Esperientzia aitzindari hori aurten hasi gara garatzen. Derrigorrezko hezkuntzaren osteko prestakuntzara edo lan-mundura itzultzea du helburu. Eta horretarako formakuntza atal ezberdinak lantzen dira, baita kognizioa eta beste asko, pertsona horiek insertzio pertsonala eta profesionala lor dezaten.
Badakizu, bihar 12: 20etatik aurrera itxarongo zaitugu Herri Irratiko EgunOn magazinean
Leave a Comment