Berdintasunerako III Plana martxan
Irailaren 13an, Eragintza Fundazioaren III. Berdintasun Plana 2023-2026 egiteko Negoziazio Batzordea eratu genuen.
Lantalde hori gure Fundazioaren egungo Berdintasun Batzordeko kideek osatzen dute: Begoña Errazti, Carol Del Campo, Nere Garay eta Juan Carlos Del Barrio. Eragintzako beste bi profesionalek ere parte hartuko dute, Uxue Seoane eta Jone Vicente.
Batzorde honek, besteak beste, honako urrats hauek egingo ditu: erakundearen diagnostikoa, berdintasunaren eta genero-indarkeriaren aurkako prestakuntza indartzea eta horri buruzko araudi berriak ezagutzea eta aplikatzea. Horretarako, abian da egindako kronograma.
Eragintzan emakumeen eta gizonen berdintasunarekiko konpromisoak ibilbide historikoa du 2015eko I. Planetik. Urte hauetan zehar, denbora eta ahaleginak eskaini ditugu erakundea osatzen dugun pertsona guztiok – talde profesionala eta erabiltzaileek –, berdintasunean, genero-indarkerian eta hizkuntza inklusiboan trebatuz; baliabide eta talde ezberdinetan eta ad hoc osatutako taldeetan ere eztabaidak; Emakunderen Berdintasuna Foroetan parte hartu; egun berezietan(Martxoak 8 eta Azaroak 25) jarduerak antolatuz, Planen betetze mailaren ebaluaketak… eta hainbat eta hainbat gehiago, konpromiso horri jarraituz.
Leave a Comment