AMMFEINAKO Leandro Taconsekin elkarrizketa
Lehenik eta behin, eskerrak eman nahi dizkiogu Leandro Taconsi, Osasun Mentaleko espezialista ezaguna eta AMMFEINA (Kataluniako osasun mentalaren eta laneratzearen arloko erakundeen federazioa) eta Eragintzako lankide zaharrari. Elkarrizketa honetan gizarteratze eta laneratzearen eta osasun mentalaren ezagutzan sakontzen laguntzen digu.
Bestalde, eskainitako hitz politak eskertzen dizkiogu: “berdintasunaren printzipioekiko eta balioekiko konpromisoarekin, lankidetzazko eta eskuzabalezko jarrera batetik, apaltasunetik abiatuta baina, aldi berean, erabakitasunez, zorroztasunez eta leialtasunez ezagutza eta jardunbide ona partekatuz.”
KONTATU ZER DEN AMMFEINA
2005ean sortu zen federazioa eta Kataluniako gizarte ekimeneko 32 erakunde biltzen eta ordezkatzen ditu. Erakunde horiek osasun mentaleko baliabideen eta zerbitzuen tipologia desberdinak kudeatzen dituzte inklusioaren eta lan-bazterketa ezaren, gaikuntzaren eta prestakuntza profesionalizatzailearen eta etxebizitzaren arloetan. Nabarmentzekoak dira: 23 enplegu-zentro berezi, laneratzeko 3 enpresa, laneratu aurreko 30 zerbitzu, merkatu arruntean enpleguari laguntzeko 36 programa eta zerbitzu (horietatik 19 finantzaketa publikokoak eta 17 finantzaketa pribatukoak), 12 egoitza-etxe, 57 laguntzadun bizilekuak, etxean bertan laguntzeko 18 programa eta 11 elkarte sozial.
Era berean, 2012tik La Caixa Banku Fundazioaren INCORPORA Programaren Osasun Mentaleko Laguntza Bulego Teknikoa kudeatzen du.
ZEINTZUK DIRA AMMFEINAKO PROIEKTU NAGUSIAK?
Hasieratik, AMMFEINAk, onean eta ez hain onean, bere egin zituen bizitza nomadaren modus vivendi-aren ezaugarrietako batzuk. Besteak beste, zakutoak bidezkoarekin betetzea eta alferrikakoa dena alde batera uztea, ahaleginak bidaian eta helmugan ardaztuz eta, ahal zen neurrian, ibilbide azkarrari arreta emateko gaitasuna desbideratu ohi duten espejismoak identifikatzen saiatuz.
Horrela, esperientziak partekatzeko, batzeko eta martxan jartzeko, ezagutza sortzeko eta taldekatzeko eta eskubideak aldarrikatzeko proiektu gisa hasi zena, hainbat ekimen txertatuz eta garatuz joan da, ingurune sozialak eta beraiek pertsonek eskatzen zituzten premien arabera.
Argi dago azken bi hamarkadetan kultur, gizarte, ekonomia eta politika mailan eraldatu egin garela gizarte gisa; zientzia, ezagutza, aurrerapen teknologikoak, eskubideen konkista, ekonomia, lan merkatua, zerbitzuen eskaintza eta abar. Dena azkar aldatu da, eta horietako batzuk pentsaezinak, gizarte jokabidea aldatzen joan direnak, eta, askotan, premia eta urrakortasun egoerak transformatzen.
AMMFEINAk, erakunde gisa, hasieratik gauzatutakoen osagarri diren proiektu berriak garatzen ditu hainbat arlotan. Ildo horretan, honako hauek nabarmenduko genituzke, besteak beste:
- Osasun mentalaren inklusioa eta lehentasuna politika publikoen garapenean.
- Prestakuntza profesionalizatzailea osasun mentalean.
- Alfabetatzea eta eten digitala, eta horrek osasun mentalaren eskubideetan duen eragina.
- Generoa eta enplegua.
- Osasun mentala lan osasunaren eremuan sartzea.
- Enpresa mailan osasun mentalari eta ongizateari laguntzeko estrategiak.
ZER ERRONKA DAUDE OSASUN MENTALAREN ARLOAN?
Gaur egun, nire ustez, erronkarik handiena osasun mentala politika publikoen eta kontzientzia kolektiboaren erdigunean eta lehentasunean kokatzea da. Osasun mentalak bere garrantzi soziala eta hezkuntzaren edo, oro har, osasunaren maila berean ezinbestekotzat onartua izateko eskubidea eskatzeko ez du konplexurik izan behar. Besteak beste, edozein adin, baldintza eta egoera sozialeko edozein pertsonaren bizitza eremu guztietan duen zeharkakotasunagatik.
Horrek esan nahi du, asmo onak eta hitz onak adierazteaz gain, hori posible egiten duten tresna legegileak eta baliabide ekonomikoak erraztu eta artikulatu behar direla. Eta hori posible egitea ez da aukera bat izan behar, baizik eta betebehar bat, eta horretan lagundu behar dugu guztiok, beste ezeren gainetik; ez da aukera bat, baizik eta eskubide kontua, gizarte eskubideena.
ERAGINTZAN ARGI ETA GARBI AZPIMARRATZEN DUGU ENPLEGU BAT IZATEA OSASUN MENTALAREN BERMEA DELA. ZER IRADOKITZEN DIZU?
Honako hau iradokitzen dit: Enplegu duina eta kalitatezko, aniztasuna balio gisa onartzen duena eta ez muga gisa, osasuna eta eskubideen garapena sustatzen dituena, aukeretan berdintasuna eta ekitatea errazten dituena, pertsona bakoitzaren potentzialtasunak baloratzen eta sustatzen dituena, eta pertsona bakoitzaren eskura jartzen dituena bere bizi proiektua garatzeko beharrezkoak diren laguntzak. Laburbilduz, Eragintzak sustatzen duena, baita bere balio, printzipio, helburu eta estrategia berberak konpartitzen dituzten beste erakunde asko bezala, herritarren osasun mentalaren aldeko ekarpen eraginkorrenetako bat da.
Enplegu bat edukitzeko aukera eta posibilitatea izatea, zalantzarik gabe, osasun mentalaren bermea da, baina ez da gutxiago helburu horretarako bidai kideak izatea. Eta hona hemen gakoetako bat, garrantzitsuena ez esatearren: hurbiltasunetik eta pertsonekiko konpromisotik, kasu honetan osasun mentalezko trastornoak dituzten pertsonak, beren bizi proiektua garatzeko eta bizi-kalitatea hobetzeko eta herritar gisa dituzten eskubideak eskuratu edo berreskuratzeko hainbat eta hainbat ekimen diseinatzen eta gauzatzen dituzten erakunde eta profesionalen multzoa. Eta Eragintza denboran eutsitako konpromiso horren adierazlea eta erreferentea da. Pertsona asko gara, hainbat unetan, Eragintzan aurkitu dugunok proiektuak eta ilusioak partekatzeko eta ikasteko erreferentzia hori.
Baina, “egin” nahiz eta oso garrantzitsua izan, bada, eta batzuetan gehiago, “nola egin”. Eragintzak eta bere profesionalek liluratzen eta arrastatzen gaituzten bizi jarrera noble hori praktikatzen dute. “Egin” setati berdintasunaren printzipio eta balioen konpromezuarekin, lankidetzazko jarrera eskuzabal batetik, ezagutza eta praktika onak partekatuz, apaltasunetik eta aldi berean zehaztasun, zorroztasun eta leialtasunarekin. Konfiantza sortu eta harremana fidelizatzen duten praktikak dira. Egiazko jakituria ez da metatzen dena, partekatzen dena baizik.
Leave a Comment