Kontrato berriak BBKren Enplegu Inklusibo proiektoaren ondorioz

Apirilaren 27an BBK Kunak desgaitasunaren munduko bost erakunderekin, besteak beste , Eragintza Fundazioarekin, Enplegu Inklusiboa proiektua abian jarri zuen, orrialde honetan eta beste komunikabide batzuetan agertu zen moduan.  #normala dena BBK lelopean, buruko gaixotasuna duten pertsonen laneratzea helburua du.

Nahiz et martxa jarri zenetik denbora gutxi izan, BBKrekin lankidetzan dugun proiektu honen bidez, 3 pertsona kontratatuak izan dira. Horietatik 2 Eragintzakoak dira: EHUko OHL Ingesanen  emakume bat Leioan garbiketa lanetarako, eta, irailetik aurrera, BBK Banku Fundazioan Sistemen Teknikari gisa lan egingo duen gizon bat.

Datozen egunetan hainbat lan-elkarrizketa izango ditugu beste enpresa batzuetan, beraz, gure Fundazioaren helburua den kontratazio kopurua handitzen jarraitzea espero dugu.

Eragintza Fundazioa

Leave a Comment

Catalunyako Osasun Mentalari buruzko hausnarketa, Leandro Taconsen eskutik Gaixotasun mentala duten pertsonen laneratze bideak bilatzen