Eragintza Innobasqueko Asanblada Nagusian
Atzo, Ekainaren 15, Innobasqueren Batzar Nagusia ospatu zen, Iñigo Urkullu lehendakaria bertan zela.
Eragintza berrikuntzarako erakunde publiko honetako bazkidea da, eta, gainera, Zuzendaritza Batzordean gure Zuzendari Nagusia den Begoña Errazti dago.
Ekitaldiz betetako BECen, Makina Erremintaren Azokarekin bat eginez, Manuel Salaverria lehendakariak eta Leire Bilbaok erakundearen martxa , 2021eko Kontuak eta 2022ko Aurrekontuen berria eman zuten.
Bestalde, Iñigo Urkullu Lehendakariak indarrak batzeko deia egin zuen,¨” Euskadi berrikuntzan lider diren Europako eskualdeetako bat izan dadin. Herri Erronka bat da, erakundeak, zentro teknologikoak, unibertsitatea eta, batez ere, enpresak konprometitzen dituena. Ilusioz beteriko erronka, posible eta ukaezina”. Halaber, ziurgabetasun handieneko egoeretan erantzunak berrikuntza handiagoa izan behar duela nabarmendu zuen , eta Eusko Jaurlaritzak I+Gko inbertsio publikoa % 6tik gora handitzeko konpromisoa hartu behar duela 2030era arte.
“Oro har, aurreikuspenak betetzen ari dira, baina oraindik bide luzea dago egiteko; datu kezkagarri batekin: 10 langile baino gehiagoko enpresa berritzaileen ehunekoa % 40an mantentzen da. Horrek esan nahi du 10 euskal enpresatik 6 marjinak eta fakturazioa eta lehiatzeko gaitasuna murrizteko arriskuan daudela. Inolako berrikuntzarik egiten ez duen enpresa arriskuan jartzen ari da etorkizunean izango duen bideragarritasuna”.
Bestalde, Euskal Berrikuntzaren Mapa aurkeztu zen, enpresei berritzen laguntzeko irtenbideak biltzen dituen plataforma paregabea. Eta Innobasquek 250 eragilerekin (enpresak, ezagutzaren eragileak, eragile publikoak, toki-garapeneko agentziak, finantza-erakundeak eta gizarte-eragileak) izandako lankidetzaren emaitza da.
Leave a Comment