Ibilbide, Eragintzaren proiektu berria, Enplegua eta Osasun Mentalari buruzko Jardunaldian aurkeztua
J
Eragintzan Ibilbide izeneko proiektu aitzindari bat jarri dugu abian aurten, osasun mentalarekin lotutako arazoren bat duten 16-18 urte bitarteko gazteei laguntzeko.
Osasunaren Mundu Erakundearen arabera, helduen osasun mentaleko arazoen % 50 15 urte bete baino lehen hasten dira, eta % 78 18 urte bete baino lehen. Era berean, nerabeen % 10ek eta % 20k buru-nahasmenduak izaten dituzte. Arrazoi horiengatik, hain zuzen ere, datuek gazte askok hezkuntza-sisteman txertatzeko prestakuntza- eta lan-ibilbideari eusteko zailtasunak dituztela erakusten digute. Horregatik, IBILBIDE proiektu honen arrazzozia eta helburu hauekin:
1.- Pertsona horien prestakuntza- eta lan-beharrei erantzutea.
2.- Lan-merkatuan sartzea edo hezkuntza-sistemara itzultzea erraztea.
3.- 16-18 urteko pertsonen gizarteratzea eta laneratzea lortzea, beren osasun mentaleko problematikarekin lotuta ikasteko zailtasun handiak badituzte eta hezkuntza arautuko sistemaren barruan beren prestakuntzarekin jarraitzea eragozten badiete.
Jarduera parte-hartzaileekin, gaitasunetan eta estimulazio kognitiboan trebatzearekin, besteak beste, motibazioa eta autonomia sortzea eta ibilbide egokitu eta pertsonalizatuetan laguntzea da helburua, ezagutzak finkatzeko, curriculuma hobetzeko eta irteerak bilatzeko edo ikasketara itzultzeko edo lanbide-munduan sartzeko
Leave a Comment