Enplegua eta Osasun Mentala jardunaldian gure proiektu zientifikoak ere

Eragintza Fundazioak Enplegua eta Osasun Mentalari buruzko  maiatzaren 26an eta 27an antolatutako estatu-jardunaldian, Acebo Garcia doktoreak, Neurolab-Deustuko Unibertsitateko irakasle eta ikertzaileak, Eragintzarekin koordinatuta egiten dituen ikerketa-proiektuak azaldu zituen.

Bere hitzaldian planteatu zigun bezala, Green, Horan eta Leeren arabera, “Gizarte-kognizioa gizarte-elkarreraginak ulertzeko trebetasuna da, bai eta gizarte-informazioa hautemateko, interpretatzeko eta erabiltzeko gaitasuna ere, gizarte-erantzun egokitzaileak emateko”.

Kognizio Sozialeko eta Esku-hartze Kognitiboko tailerren bidez, prozesamendu emozionalaren gaitasunak hobetzeko asmoz hainbat alderdi, behar eta trebetasun lantzen dira erabiltzaileekin. Beste aldetik,  proiektuak zientifikoki ebaluatzeko, hainbat motatako probak egiten dira (horien artean entzefalografikoak). Gaixotasun mentala duten pertsonei laneratzeko aukera gehiago emateko helburua izanik.

Eragintza Fundazioa

Leave a Comment

Jose Antonio de la Ricaren hitzaldia Enplegu eta Osasun Mentala Jardunaldian Hezkuntza inklusiboa eta Osasun Mentala. Beste txosten bat gure Enplegu eta Osasun Mentalari buruzko jardunaldian