Jose Antonio de la Ricaren hitzaldia Enplegu eta Osasun Mentala Jardunaldian
Maiatzaren 26an eta 27an Eragintzak antolatutako ISEMen estatu-jardunaldian, hitzaldietako bat Jose Antonio de la Ricak, Eusko Jaurlaritzako Arreta Soziosanitarioko zuzendariak, aurkeztu zuen.
Psikiatrian esperientzia handia edukita, buruko gaixotasuna duten pazienteak sendatzeko beharrezko alderdi guztiak aletu zituen.
Eta, horretarako, lana funtsezko elementu bihurtzen da pertsona horiek autonomia eta parte-hartze aktiboa lor dezaten gizartean.
Hizlariak gogorarazi zuen langabezia desabantaila soziala dela, eta horrek eragin negatiboa duela buruko nahastea duten pertsonen bizitzan.
Enpleguaren aldeko apustuak lehentasuna izan behar du. Enplegua osasun mentalaren bermea dela eta.
Leave a Comment