Enplegu eta Osasun Mentala Jardunaldiko gure ponentzietako bat: Ahalduntzerako Berdintasuna Osasun Mentalean

Maiatzak 26 eta 27, Eragintza Fundazioak antolatutako ISEM sarearen estatu-jardunaldian, gure erakundean 2015etik emakumeen eta gizonen berdintasuna ezartzeko garatu dugun esperientziari buruzko txosten bat aurkeztu genuen.

Une hartan, eta Zuzendaritzak talde profesionalaren eta erabiltzaileen aurrean adierazitako konpromisotik abiatuta, prozesu bati ekin genion. Prozesu hori bi Berdintasun-Planen bidez garatu da , hau da, erabiltzaileen eta lantaldearen prestakuntza (berdintasuna eta genero-indarkeria, hizkuntza inklusiboa…), Berdintasun eta Jazarpenaren aurkako Batzordea eratu eta sendotzea,… harik eta Eragintza Fundazioaren zerbitzu eta baliabide guztiak erabat zeharkakoak izan arte.

Prozesu honetan egiaztatu dugu berdintasunaren aldeko apustua ahalduntzeko bide bat dela gizarteratze- eta laneratze-prozesuan, eta erakundea hobetzeko onurak ere asko direla. Hona hemen horietako batzuk:

– Genero-berdintasunaren kontzientzia eskubide gisa normalizatzea (praktikatuz).

– Gaixotasun mentala duten emakumeen diskriminazio bikoitza ikusaraztea.

– Enplegu-baliabideetan diskriminazio positiboko mekanismoak abian jartzea.

– Ahalduntzeko eta parte hartzeko espazioak sortzea erabiltzaileentzat.

– Berdintasunari buruzko eztabaida sistematizatzea Eragintzan.

– Beharrezkoa den genero-berdintasunari buruzko prestakuntza eta kontzientzia zeharkakoak izatea.

 

 

Eragintza Fundazioa

Leave a Comment

Eragintzak antolatuta, ISEM Sare estatalaren VI. Jardunaldi Teknikoa Bilbon, Enplegu eta Osasun Mentala lelopean Jose Antonio de la Ricaren hitzaldia Enplegu eta Osasun Mentala Jardunaldian