Asier Vitoria, EHLABEko Presidenteari elkarrizketa
Lehendabizi, Asier Vitoriari eskerrak eman nahi dizkiogu elkarrizketa hau eskaini izana, EHLABEren eta desgaitasuna duten eta gaixotasun mentalak dituzten pertsonen gizarte-lan inklusioaren munduaren ezagutzan sakontzeko. Eragintza sare honen parte da. Asier Vitoria bertako Presidente eta Gureakeko Zuzendari Orokorra da.
Hemen gure galderak:
EHLABE euskal gizartearentzat erreferente den entitate bat da, Administrazio Publikoaren lehentasunezko interlokutorea eta Arabako, Bizkaiako eta Gipuzkoako hamalau erakundetako 100 langunetatik gora biltzen ditu. Kontaiguzu zertarako sortu zen Onura Publikoko erakunde hau.
Desgaitasunaren arloan lan egiten duten erakundeen beraien interesagatik sortu zen EHLABE, erakunde publikoekin zein beste agente sozialekin elkarrizketarako ekintzak sustatzeko eta garatzeko, kideen kooperazioa sustatzeko, desgaitasuna duten pertsonen enplegagarritasuna hobetzeko eta gizarte-lan inklusioa hobetzeko erronkarekin.
EHLABEk bere baitan dituen elementu estrategikoetako bat erakunde publikoekin zein pribatuekin aliantzak sortzea da, hala nola, Eusko Jaurlaritzarekin, Lanbiderekin, Foru Aldundiekin, Sareen sarearekin, Feacemekin, etab. Horiekin guztiekin eskuz-esku lan egiten dugu gizarte-lan inklusio eredua defendatuz eta partekatuz. Eredu honek enplegagarritasun zerbitzuak eta enplegurako bide ezberdinak biltzen ditu, administrazio publikoekin, sare asoziatiboekin, enpresekin eta pertsonekin beraiekin koordinazioan eta elkarlanean.
Gaur egun, 14 entitatek osatzen dugu: Gureak, Sutargi eta Katea Legaia Gipuzkoan; Lantegi Batuak, Usoa, Ranzari, Gallarreta, Bidaideak, Bizgorre, Eragintza Fundazioa, Apnabi eta Rafaela Maria Elkartea Bizkaian; Indesa eta RAEP Araban. Horiek guztiek, autonomia erkidegoko enplegu zentro berezien %95a osatzen dute.
Desgaitasuna duten pertsonentzat eta gaixotasun mentalak dituzten pertsonentzat eta euskal ekonomiaren garapenerako enpleguak duen garrantzia ikusarazten duten daturen bat emango zeniguke?
EHLABEren parte diren enplegu zentro bereziek desgaitasuna duten 8.000 pertsonari baino gehiagori lana ematen diete EAEn, denen artean urtean 300 milioi euro inguru fakturatzen dute. Elkartearen beste helburu handi bati erantzunez, 200 pertsona baino gehiagoren merkatu arrunteko enplegua sustatzen da.
Gainera, EHLABEk sortzen duen enplegua, batez ere, laguntza premia handiak dituzten pertsonen enplegagarritasuna sustatzean zentratzen da, hau da, desgaitasun intelektuala, gaixotasun mentala eta %65a baino gehiagoko desgaitasun fisikoa. Kolektibo espezifiko honek EHLABEko lantalde osoaren %59a suposatzen du. Gainera, enplegu egonkorra da; EHLABEko lan zentro berezietako desgaitasuna duten langileen %78ak lan kontratu mugagabea dauka.
Zein ondorio izan ditu azken osasun eta ekonomia krisialdiak desgaitasuna duten eta gaixotasun mentalak dituzten pertsonen laneratzean? Zein izan da EHLABEko entitateen jarrera? Hobeto eutsi diote?
Erakutsi dugu gure eredua eta sektorea, Euskadiko ekonomia sozialaren parte den aldetik eta bere oinarrien ildotik jarraituta, talde zahurgarrietan pandemia eragiten ari den lan eta gizarte inpaktuari aurre egiteko bermerik sendoena dela. Krisialdi jarraituetan, enplegua mantentzeko zein erakundeen jasangarritasun ekonomikorako, gure inguruneko enpresa errealitatea baino hobea izan da.
Horrez gain, irabazi asmorik ez izateak, entitateek irabazi ekonomikoak proiektuaren beraren garapenean inbertitzea ahalbidetzen du, horrela instalakuntzetan, ekipamenduetan, makinarian… inbertitzen dugu merkatuan lehiakortasuna mantentzeko helburuarekin.
Pandemiako momenturik kritikoenetan, EHLABEk balioan jartzen jakin du EZBen lehiakortasuna agente ekonomiko diren aldetik, merkatuari kalitatezko ondasunak eta ezinbesteko zerbitzuak eskaintzen, eta agente sozial diren aldetik, desgaitasuna duten eta gaixotasun mentalak dituzten pertsonen gizarte-lan inklusioan bideratzaile izaten.
Gure herrialdeko erronkak laneratzean.
inklusioan aurrera egiteko lan arlo asko dauzkagu.
Gure erakundeen lehentasunezko kolektiboetan aktibitate tasa orokorraren azpitik dago. Euskadin, azken datuen arabera, desgaitasuna dute 82.600 pertsona daude lanerako adinean (16-64 urte), horietatik 25.500 inguru daude aktibo. Kolektiboaren enplegu indizea Euskadin %29,3an kokatzen da, eta Espainiako datuak baina hobexeagoa bada ere, %26,7, helburua denon artean kontzientziazioa hobetzea da eta enplegu inklusiboa sustatzea arrakala hori murrizteko.
Desgaitasuna duten eta gaixotasun mentalak dituzten pertsonak Lan Eskaintza Publikoetan integratzea gainditu gabeko beste ikasgai bat da. Administrazioen eskutik lanean jarraitu behar dugu gure kolektiboei egokitutako EPEak sustatzeko.
Halaber, prestakuntzan eta trebakuntzan inbertitzen eta berrikuntzak egiten jarraitu behar dugu, laguntza premia handienak dituzten pertsonen enplegurako sarbidea eta enplegagarritasuna errazteko zutabe gisa. Lan aurreko prestakuntzak, egokitutako LH, prestakuntza duala, profesionaltasun ziurtagiriak, etab. sustatzen jarraitu behar dugu geroz eta exigentzia handiagoa duen lan merkatuan lanpostu bat aurrera eramateko beharrezkoak diren gaitasun soziolaboralak lortzeko eta garatzeko.
Zer eskatuko zenieke Administrazio Publikoei desgaitasuna duten eta gaixotasun mentalak dituzten pertsonen enpleguaren normalizazioan urratsak ematen jarraitzeko?
Alde batetik, Administrazioek EHLABEKO entitateek desgaitasuna duten lan eskatzaileei eskaintzen dizkiegun enplegagarritasun eta orientazio egokitu eta bereizgarrien aldeko apustua egiten eta indartzen jarraitu behar dute; batez ere, laguntza premia handienak dituzten pertsonek behar duten laguntza handiagoko orientazio espezializatua. Ezinbestekoa da sarean lanean jarraitzea enpresekin, familiekin, osasun mentaleko zentroekin, oinarrizko zerbitzu sozialekin… etorkizunean euren enplegagarritasuna bermatzeko.
Enplegu Sistema Nazionaleko enplegu aktibazioko programak modu integral eta sistematizatuan erregulatzeko onartutako Lan eta Zerbitzu Sozialen Ministerioak onartutako Dekretuak, RD 168/2019a berrikustea eskatuko du. Azken honek erregulatzen ditu EAEko enplegagarritasunarekin lotutako programa eta zerbitzuak, eta errebisio horretan, Eusko Jaurlaritzak eta Lanbidek desgaitasuna duten pertsonen lana mantentzeko, ekipamenduetan inbertitzeko eta merkatu eta sektore gero eta exigenteagoetan LZBek lehiakortasuna mantentzeko instalakuntza berriak eraikitzeko laguntzak bermatu beharko dituzte.
Eta oro har, defendatzen jarraitzen dugu Administrazioek iniziatiba sozialeko LZBak babesten jarraitu behar dutela, Euskadiko Ekonomia Sozialeko sektore nabarmena diren aldetik, estatu mailan zein Europa mailan desgaitasunaren eta enpleguaren arloan erreferente den, urte luzez elkarrekin eraiki dugun gizarte eta lan inklusio ereduaren berme gisa.
Leave a Comment