Eragintzaren Berdintasunaren aldeko esperientzia Funkonen jardunaldian
Abenduaren 13an, Funkok (Fundazioen Euskal Konfederazioa) Itsasmuseumean antolatutako jardunaldian, Eragintza Fundazioan berdintasuna ezartzeko gure esperientzia aurkeztu genuen. 1991ean jaio ginen momentutik, pertsona guztien berdintasuna gai estrategikoa dugu.
Fundazioetan Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasuna bideratzeko hainbat alderdi normatibo eta praktiko ezagutzea zen Jardunaldiaren helburua. Hizlariek, Izaskun Landaidak (Emakundeko Zuzendaria), Josune Irabienek (Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako Zuzendaria) eta Begoña Erraztik, Eragintzaren ordezkari gisa, beren ikuspegia eta proposamenak azaldu zituzten. Bestalde, Esther Irigaray, Funkoko lehendakariak, zuzendu zuen ekitaldia.
Eragintzaren esperientziak interes handia piztu zuen, agerian geratu baita berdintasuna osasun mentaleko arazoak dituzten pertsonen ahalduntzerako tresna bihur daitekeela. Horrez gain, koordinazioan, misioaren onarpenean, balioetan eta osasun mentaleko arazoak dituzten pertsonak laneratzeko gure fundazio-helburuak betetzean emaitza positiboak lortzera eraman gaitu.
Hasiera-hasieratik, Eragintza osatzen duten sektore guztien parte-hartzea sustatzea funtsezkoa eta arrakastatsua izan da. Bestalde, berdintasunari, hizkuntza inklusiboari eta emakumeen aurkako indarkeriari buruzko beharrezko prestakuntza ere funtsezkoa izan da etengabeko prozesu batean, eta Eragintzan berdintasunaren barneko trakzio-elementuak sortzea lortu du, profesionalek zein erabiltzaileek osatuta.
I. Planaren (2015-2018) ebaluazio partekatuaren ondoren, gaur II. Berdintasun Plana (2019-2022) indarrean dugu.
Leave a Comment