Osasun Mentalaren Egunaren inguruan ausnarketa batzuk
Eragintzak pertsonekin eta bere osasun mentalarekin duen konpromisoa dela eta, osasun mentalaren inguruan eztabaidatu dugu Osasun Mentalaren Nazioarteko Egunean.
Fundazioaren zerbitzuetan ,dinamika parteartzaileen medio, pertsonalki eta kolektiboki aberastu gaituzten eztabaidak sortu dira. Laburbilduz, hemen emaitzak:
– Pertsona guztiok eskubide berberak ditugu. Erabili ahal izan behar ditugu.
-Osasun mentala eskubidea da.
– Zeregin aktiboagoa eta parte-hartzaileagoa izan behar dugu.
– Mundu inklusiboa eta ongizate globala behar dugu.
– Gaixotasun mentalari lotutako estigmak bizitzetan normaltasuna eragozten du. Modu negatiboan epaitzen gaituzte, gainerako gizartearen enpatia nahi dugu.
-Gure osasun fisikoa, mentala eta soziala zaindu behar dugu.
– Gaixotasun mentala ez da agerian geratzen, eta, beraz, serio ez hartzeko arriskua dago.
– Osasun mentalak lehentasuna izan behar du botere publikoentzat. Eta, zehazki, profesional gehiago behar dira osasun publikoko sarean.
-Bat egin behar dugu arreta-baliabide gehiago eskatzeko.
Leave a Comment