Bizkaiko Foru Aldundian lan-kontratazioa

Eragintzan, laneratu aurreko prestakuntzan oinarrituta, kalitatezko laneratzea lehenesten dugu. Horretarako, Administrazio Publikoko LEPetan parte hartzeko gure erabiltzaileak prestatzen ditugu urtero.

Bizkaiko Foru Aldundiko LEPak bere fruituak eman ditu Ingurumen Sailean gure erabiltzailetariko bat kontratatua izan delako. Uztailaren 20an hasiko da lanean eta Eragintza Fundazioko lan-prestatzaile baten laguntza izango du lanpostura egokitzeko eta lanpostuan mantentzeko.

Enplegu Lagundurako Unitatearen eginkizunen barruan osasun mentalari buruzko sentsibilizazioa dago ere. Horretarako, uztailaren 9an, bere ezaugarriak jardunaldi bat eskeini genien BFAko langileei . Han, koordinazioa ahalbideratzeko, informazioa kudeatzeko eta jarraibideak bideratzeko aurrerapausoak jarri ziren.

Beste aldetik, uztailaren 14an, erabiltzaileak eta lan-prestatzaileak lan zentrora bisita egingo dute egin beharreko funtzioak in situ ezagutzeko eta lankideak ezagutzeko.

Eragintza Fundazioa

Leave a Comment

Datuak eta dokumentuak grabatzeko eta tratatzeko eragiketen profesionaltasun-ziurtagiriaren praktikak hasi dira Kontratazioak gorantz