Datuak eta dokumentuak grabatzeko eta tratatzeko eragiketen profesionaltasun-ziurtagiriaren praktikak hasi dira

Osasun mentaleko arazoak dituzten pertsonen laneratzea errazteko kurrikuluma hobetzea funtsezkoa da. Horregatik, eta gure erabiltzaileei prestakuntza kualifikatzailea eskaini ahal izateko, 2018tik Eragintzak urtero parte hartzen du Lanbideren proiektu berezien deialdian.

Ekainaren 22an amaitu zen profesionaltasun-ziurtagiriaren prestakuntza teorikoa, datuak eta dokumentuak grabatzeko eta tratatzeko eragiketetan. Ikasleen %100ak gainditu du ikasturtea eta uztailean 80 orduko praktikak egingo dituzte honako enpresa hauetan: Quirón Ospitalea, Aturriko Auditoretza Zentroak, Igon EEE, Usoa Lantegia, IFAP, Gallarreta Lantegiak eta Sifu Taldea.

Laneratze-indize onak lortzea espero dugu, aurreko urteetan lortu genituen bezala: %50 2019an eta %20a  2020an, pandemia denboretan.

Eragintza Fundazioa

Leave a Comment

Gure proiektua ezagutu nahi dute Bizkaiko Foru Aldundian lan-kontratazioa