ISEM sareak Asanblada Orokorra ospatu du
Badira lau urte luze Eragintzak, Estatuko beste erakunde batzuekin batera, eratu zuela ISEM sarea. Osasun mentalaren arloan lankidetzan aritzeko, ezagutza eta esperientziak partekatzeko eta laneratze ekintza bateratuak koordinatzeko erakundea da.
ISEMek osasun mentaleko arazoak dituzten pertsonen gizarteratzearen eta laneratzearen esparruan jarduten du, eta fundazioak, elkarteak eta beste erakunde publiko zein pribatu batzuk biltzen ditu, Estatukoak eta autonomia-erkidegokoak, eta bere leitmotivetako bat erakundeen arteko topaketa eta lankidetza ahalbidetzea da. Hamasei autonomia-erkidegotan dago ordezkatuta: Andaluzian, Asturiasko Printzerrian, Aragoin, Valentziako Erkidegoan, Kantabrian, Gaztela eta Leonen, Gaztela-Mantxan, Katalunian, Extremaduran, Balear Uharteetan, Kanariar Uharteetan, Errioxan, Madrilen, Nafarroan, Euskal Autonomia Erkidegoan eta Murtzian.
Azkenik, aurrez aurre, ekainaren 22an, Batzar Nagusia egin ahal izan da. Batzar horretan, erakundearen alderdi estrategikoak, enplegurako eta osasun mentalerako Europako proiektuak jorratu ziren.
Leave a Comment