Bizkaiko Foru Aldundian lanean
Bizkaiko Foru Aldundiak deituta, adimen-urritasuna duten pertsonei zuzendutako lan-eskaintza publikorako talde bat prestatu genuen. Eta gure kasoan osasun mentaleko arazoak ere badituztenak.
Orain gure erabiltzaileetako bati deitu diote lanean has dadin, eta Eragintza Fundazioko lan-prestatzaile batek lagunduko dio lanpostura egokitzen.
Berri ona da, eta onura pertsonal eta sozialak dakartza.
Argazkian bezala, Carol Del Campo, lan-prestatzailea, zure ondoan izango da prozesu honetan. Aurrera Mikel!
Leave a Comment