Eragintzak EHUko Ikasleen Errektoreordetzan bere proiektua aurkeztu du
Gaur goizean Carol del Campok, Zerbitzuetako Zuzendaria, eta Iñigo Ramosek, Eragintza Fundazioko Lan Orientatzailea, gure proiektua aurkeztu diete Arantza Martinezi, Ikasleen Zuzendaria, eta Erlantz Allurreri, Praktikak, Formakuntza Duala eta Emplegagarritasunerako Zuzendaria, EHUko Ikasleen eta Empleagarritasunaren arloko Errektoreordetzan.
Eragintzako zerbitzuei buruzko informazioa eman eta lankidetza bideak ezartzea izan du helburu batzar honek. Horrela, gaixotasun mentala duten Euskal Herriko Unibertsitateko ikasleek Eragintzak eskaintzen dituen prestakuntza eta lan programetaz baliatu daitezen.
Unibertsitatearen harrera bikaina izan da eta EHUko ikasle desgaituen sail arduradunekin elkartzeko deia egin digute.
Sentsibilizazio ekintza honen bidez, gaixotasun mentala eta goi-mailako prestakuntza duten gazteei lagundu nahi diegu beraien enplegagarritasuna hobetzen eta kualifikazio handiko lanpostuak lortzen.
Leave a Comment