NOR GARA?
Eragintza Fundazioa irabazi asmorik gabeko erakundea gara, eta bere patronatua Bizkaiko Foru Aldundiak, BBK-k eta Confebaskek osatzen dute. Gure helburua, gaixotasun mentala duten pertsonak gizarteratzea eta lan munduan sartzea lortzea da.
Kalitatezko enplegua sortzeko eta mantentzeko egiten dugu lan, talde horri autonomia eta independentzia ekonomikoa emateko. Horretarako, Bizi Kalitate eta Parte Hartze Ereduan eta Lagundutako Enpleguaren Ereduan oinarritzen gara. Eredu horretan, pertsonek erabakitzeko ahalmena dute eta jarduteko erdigune dira.
BIDEOAK
ERABILTZAILEAK
ZENTRO OKUPAZIONALAK
ZERBITZUAK ETA LAGUNTZAK
Gaixotasun mentala duten pertsonak lan merkatuan sartzeko ari gara lanean, orientazio eta aholkularitza ekintzen bitartez. Pertsona horien enplegugarritasuna hobetzea bilatzen dugu, enplegua bilatzeko, lortzeko eta enplegu horri eusteko beharrezkoak diren informazioa, prestakuntza, trebeziak eta gaitasunak eskaintzen ditugu.
Prestakuntza
Hainbat prestakuntza jarduera eskaintzen ditugu enpleguaren helburua errazago lortzeko baliabide moduan.
Lan orientazioa
Gaixotasun mentala duten pertsonen enplegugarritasuna eta enpleguari eustea lortzeko helburuz, Eragintza Fundazioak lan orientazio zerbitzua eskaintzen du.
Zentro Okupazionalak
Zentro okupazionalak babestutako enpleguaren edo ohiko lanaren aurretiko fasea dira.
Enplegurako zentro berezia
Enplegurako zentro berezien helburu nagusia da lan produktiboa egitea. Aldi berean, ordaindutako enplegua eta lan egin nahi duten eta urritasuna duten pertsonek behar dituzten laguntzak bermatzen dituzte.
Ohiko enplegua
Ohiko lan merkatuan enplegua lortzea da laneratzearen goi maila eta Fundazioaren erronka nagusia. Lan kontratua eta urritasunik gabeko pertsonen baldintza berberak dituen lana lortzean eta lan horri eustean definitzen da.